>
Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Bizi-hitza 2012ko otsaila
Bizi-hitza  - 2012ko otsaila


«Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berriona» (Mk 1, 15)1

Markosen Ebanjelioan horrela hasten da Jesus bere berri ona, salbamenaren mezua, munduari hots egiten. «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berriona».

Jesusen etorrerarekin aldi berri bat hasten da, graziaren eta salbamenaren aldia. Eta bere lehen hitzak (gonbidapen dira) Jainkoaren erregetza onartzera, Hark gizaki guztien eta bakoitzaren eskura jarri zuen nobedade handi hori onartzera gonbidatzen digute.

Eta berehala bidea erakusten du: alda ezazue bizitza erro-errotik eta onartu Jesusengan Jainkoak garai orotako gizon-emakumeoi zuzentzen dizuen Hitza.

Bata bestearekin doazen bi gauza dira bihotz-berritzea eta sinestea. Batak ez du existentziarik bestea gabe, baina biak Hitz biziaren ukitutik sortzen dira, Jesusen presentziatik, eta gaur ere honela esaten die jendeei:

«Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berriona»

Onartzen eta bizitzen bada, Jainkoaren Hitzak erabat aldatzen du pentsamoldea (bihotz-berritu), eta denen - europar, asiar, australiar, amerikar eta afrikarren – bihotzetan Kristoren sentimenduak sartzen ditu gorabeheren, pertsonen eta gizartearen aurrean.

Baina nola egin dezake Ebanjelioak bihotz-berritze sakon, fede berri eta argitsu baten miraria? Sekretua, Jesusen hitzek gordetzen duten misterioan dago, hitz horiek ez baitira aholku, iradokizun, argibide, arau, manu eta agindu hutsak. Jesusen hitzean, mintzo den eta mintzo zaigun Jesus bera dago presente. Esaten dituen Hitzak Jesus bera dira, horrela bere hitzean Bera aurkitzen dugularik.

Eta hitz hori Hark nahi duen bezala geure bihotzetan onartzean (hau da, bizitza egiteko prest), bat gara Berarekin eta Bera guregan jaio eta hazi egiten da. Horregatik, gutako bakoitza da hain premiagarri eta exijentea den Jesusen gonbidapen hori onar dezakeena edo onartu behar duena.

«Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berriona»

Izango da Ebanjeliko hitzak altuegiak, zailegiak eta gure bizitzeko eta pentsatzeko modutik urrutiegiak kontsideratuko dituenik, eta beroriek ez entzuteko eta desanimatzeko tentazioa sentituko duenik. Baina hori gertatzen zaio, sinesgabetasunaren mendia berak bakarrik mugitu behar duela uste duenean.

Errealitatean nahiko izango luke Ebanjelioko esaldi bat bakarra bizitzen ahalegintzea, bertan uste gabeko laguntza, berdinik gabeko indarra eta bere oinentzako kriseilua2 aurkitzeko, zeren eta Hitz hori Jainkoaren presentzia baita, eta Hitz horrekin “bat egiteak” libre egiten gaitu, garbitu, bihotz-berritu, kontsolatu, pozez eta jakinduriaz bete.

«Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi berriona»

Zenbat aldiz emango digun Hitz horrek argi egunean! Geure edo besteen ahuleziarekin topo egiten dugun bakoitzean, Jesusi jarraitzea ezinezkoa edo zentzurik gabea iruditzen zaigun bakoitzean edo zailtasunek bertan behera botako gaituztela, orduan Hitz horrek eskain diezaguke bultzada bat, arnas freskozko ahokada bat, bultzagarri bat, berriro hasteko.

Aski izango da norabide-zuzenketa (konbertsio) txiki eta bizkor bat, geure baitan itxita gelditzetik irteteko eta Jainkoarengana irekitzeko, egiazko beste bizi bat sentitzeko.

Horrez gain, Ebanjelioa bizitza-arau egin duen lagunen batekin esperientzia hau partekatu ahal badugu, gure inguruan kristau elkartea ernetzen edo muskiltzen ikusiko dugu.

Izan ere Jainkoaren Hitza bizi eta komunikatzen denean mirari hori ere egiten du: ikusten den elkarte bati sorrera ematen dio, berori gizartearen legami (orantza) eta gatz bihurtzen delarik, lurreko bazter bakoitzean Kristoren testigantza emanez.


Chiara Lubich


1) 1997ko otsaileko Bizi-hitza argitaratua in: Ciudad Nueva 330. zkia.
2) Ik. Sal 119 (118), 105.


 
 
 
powered by iwith.org