LEKU BAKOITZA OASI BIHURTZEA, EZ GOTORLEKU
Joan den martxoaren 1ean Fokolareen Mugimenduaren Batzar Nagusia hasi ondoren, hurrengo hiru egunak erretiro espiritual bati eskaini zitzaizkion: isiltasun-denbora, bakearen aldeko otoitza eta Izpirituaren entzutea, gaur egungo munduaren erronka eta problematika handienetako batzuei buruzko gogoetarekin batera.
Andrea Riccardi italiar historialari eta San Egidio Komunitatearen sortzaileak Mugimenduentzako senidetasunerako benetako deia ikusten du gaur egungo mundu egoeran. Askotan entzuten ez dugun deia, agian gure arazoetan sartuta gaudelako. «Irtenez» bakarrik, errealitatearekin harremanetan, beteko dugu gure xedea.
Vinu Aramek, Indiako Shanti Ashram Nazioarteko Zentroko mediku eta zuzendariak, azpimarratu zuen bakea eraikitzeko prestakuntza espiritual sakona ere behar dela.
Milioika emakume eta gizonek jasaten dituzten zauriak —pobrezia, bidegabekeria, migrazioak— izan ziren Vilson Groh apaiz brasildarraren eta Emilce Cuda teologo argentinarraren hitzaldien abiapuntua. Vilson Groh Brasilgo apaiz konprometitua da Florianopoliseko auzo periferikoekin, eta Latinoamerikarako Batzorde Pontifizioko idazkaria da. Biek nabarmendu zituzten planetan dauden desberdintasun izugarriak eta behartsuenen ondoan lan egiteak duen garrantzia, eta Jesus Abandonatuaren aurpegi pribilegiatua ezagutu zuten, bilatu eta aurkitu beharrekoa.
Chiara Giaccardi soziologo italiarrak harremanen balioa azpimarratu zuen errealizazio eta askatasun iturri gisa. Autoerrealizazio indibiduala baino gehiago, “korrealizazioa” proposatu zuen: espazio berri eta generatiboak elkarrekin sortzeko gaitasuna, hau ere adimen artifizialak markatutako garaian.
Baina "harreman" eta "askatasuna" bezalako hitzek oraindik ere zentzurik ba al dute Adimen Artifizialaren garaian, gero eta sistema manipulatzaileagoak diren garaian?
Gai horri buruz hausnartu zuten Paolo Ruffini kazetari italiarrak, Egoitza Santuko Komunikaziorako Deikaztegiko Prefektuak eta Fadi Chehadé informatikan adituak, eta komunikazioaren esparruan dauden aukera eta erantzukizun handiak aipatu zituzten.
Gure bizitzan gero eta agerikoagoak diren teknologien aurrean, Adimen Artifiziala kasu, hauen erabilera etikoa sustatzera gonbidatu zuten, baita giza harremanak sendotzera ere, «gure etxe eta komunitateak eginez –Chehadék bere aitaren irakaskuntza bat aipatuz gogoratzen zuen bezala– ez gotorleku, oasi baizik».
Martxoaren 5eko jardunaldia Margaret Karram presidenteak aurkeztu duen 2021-2026 bosturtekoaren txostenari eskaini zaio osorik, Jesús Morán presidentekidearen zenbait gogoetarekin batera. Txostena taldeka eta osoko bilkuran eztabaidatu eta sakondu zen.
Stefania Tanesini
Multimedia Komunikazioa eta Hizkuntza Zerbitzuak taldearekin



