Bete betean bizi
"Maitasuna argia da, ur-tanta batetik igarotzean, ortzadar batean zabaltzen den argi izpi bat bezalakoa". (Chiara Lubich)
MAITASUNAK KOMUNIOA SORTZEN DU
Lana eta komunioa
Maitatzea geure burua irekitzea, oparitzea eta partekatzea da: denbora, talentuak, ondasun materialak... eta baita gure beharrak ere! Laguntza eskatzea ere emateko modu bat baita.
Maitasun horren adibide distiratsua dira mundu osoan dauden 900 enpresa baino gehiago Komunioaren Ekonomiaren printzipioak aplikatzen dituztenak. Pertsonak erdigunean jartzen dituzte, onurak partekatzen dituzte eta ekonomia eraldatzen dute eredu berritzaile batekin.
MAITASUNA HEDATZEN DA
Dibulgazioa eta testigantza
Maitasuna ez da gelditzen, bihotzak pizten dituen txinparta bezala zabaltzen da. Espiritualtasun hori bizitzeak gure harremanak eraldatzen ditu, besteak kutsatzen ditu eta senidetasuna posible dela erakusten du.
Nola jakin gehiago? Modurik onena esperimentatzea da: espiritualtasuna bizi duen norbaitekin hitz egin edo gure ospakizun eta bileretan parte hartu.
Inspiratzen duten tresna batzuk: Maitasunaren dadoa, haur eta helduentzako hezkuntza tresna, eta Un anuncio que cambia la vida liburua.
MAITASUNAK GORATZEN DU
Espiritualtasuna eta otoitza
Maitasunak transzendentearekin lotzen gaitu. Sinesten dutenentzat, harreman hau Jainkoarekiko lotura sakon batean bihurtzen da.
Chiara Lubichek irakatsi zigun maitasun ekintza oro otoitz izan daitekeela, nahiz eta norbaiti laguntzeko otoitz egiteari utzi. Keinu horrek ere goratzen du arima!
Aurkitu gehiago liburu honetan: El aliento del alma.
INTERESATUKO ZAIZU
MAITASUNAK ZAINTZEN DU
Natura eta osasuna
Maitasunak sendatzen gaitu, bai barnean, bai besteekin eta planetarekin ditugun harremanetan. Elkar zaintzean, presentzia berezia sentitzen dugu, eta kristauentzat Jesusen promesa betea da (Mt 18, 20): «Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean».
Besteak zaintzen ditugu eta baita gure elikadura, ariketa fisikoa, aisialdia eta atsedena, maitatzea geure burua zaintzea ere bada eta.
Maitasun honen adierazpen batzuk: SportMeet mundu batu baten alde, EcoPlan, plan estrategiko ekologikoa, eta La salud, denon zaintzari buruzko benetako istorio eta hausnarketak batzen dituen liburua.
MAITASUNAK HARMONIA SORTZEN DU
Edertasuna eta harmonia
Gure barne-bizitza kanpoan ere islatzen da: nola janzten garen, nola apaintzen dugun espazio bat edo nola adierazten garen. Artean, lanean edo gure etxeetan sortzen dugun edertasunak denak ongi etorriak sentitzen diren espazioak sortzen ditu.
Harmoniarako inspirazio batzuk dira Centro Ave Cerámica , Gen Rosso eta Gen Verde musika taldeak eta Mosaico , Gen Rossok Espainian duen proiektua.
MAITASUNAK JAKINDURIA sortzen du
Jakinduria eta ikasketa
Maitasunak gure buruaren onena emateko ikastera bultzatzen gaitu. Baina nahigabetik jakituria berezi bat sortzen dela ere irakasten digu: gurea edo besteen sufrimendua onartu eta jasaterakoan ikaskuntza sakona aurkitzen dugu.
Maitasun horren adierazpen batzuk dira Sophia Unibertsitate Institutua, eta EDUxEDU hezitzaileentzako nazioarteko prestakuntza proiektua.
INTERESATUKO ZAIZU
LAR aldizkaria
MAITASUNAK BATZEN DU
Batasuna eta komunikabideak
Mundu batuago bat eraikitzeko, komunikazio zintzoa eta irekia behar dugu. Horregatik, eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzen ditugu munduko edozein txokotan jendea konektatzeko.
Maitasun horren adierazpen batzuk dira Ciudad Nueva Argitaletxea, LAR aldizkaria, Net One profesionalen sarea eta Konexioa, aldizka 180 herrialdeetako komunitateak batzen dituen zuzeneko emankizuna.