«Erortzen dena bakarrik altxa daiteke», dio esaera zahar batek. Samurtasuna eta ausardia aldi berean transmititzen dituen adibide bat da haurrak euren garapenaren lehen etapetan. Zenbat borondate lehen urrats zalantzati horietan, gero eta ausartago jaikitzean, konfiantza irabazi arte eta gero eta mugimendu seguruagoekin hastean... bizitzaren bidea!
Hazi ahala, erronka eta zailtasunen artean, zutitzea gero eta zailagoa bihurtzen da. Bizitzaren frogek pisatu egiten gaituzte, gure segurtasunak galtzeko beldurrak (desberdina denarekin edo guk bezala pentsatzen ez duenarekin topo egitean) geldiarazi egiten gaitu. Ez da beti nahikoa izaten borondatea, ezta balioekin eta aukeratutakoarekin koherenteak izateko desira zintzoa ere. Une zail hauetan lagun batekin egon ahal izateak bultzada eman diezaguke beldurrik gabe berriz hasteko eta, kontzientziaren sakonenean, barrutik "berreraikitzeko" gai den benetako isiltasuna egiteko.
Chiara Lubichek dio: «Nork ez ditu probak pasatzen? Hauek porrotaren, pobreziaren, depresioaren, zalantzaren, tentazioaren kutsua hartzen dute [...]. Inguratzen gaituen gizarte materialistak eta indibidualistak ere beldurra ematen du, gerrekin, indarkeriekin, bidegabekeriekin ...». Chiarak bere bizitzarekin erakutsi zuen: hain zuzen ere, iluntasun eta neke une horietan da garrantzitsuena denean "berriz hasteko" indarra aurkitzea, batez ere gure baitan, "oraindik dena espero dezakezula" konfiantzarekin.[1].
Horixe gertatu zitzaion Lurralde Santuko Emiliari. Gobernuko sektore bateko zuzendaria da juduekin, kristauekin, musulmanekin eta drusoekin batera. 2023ko urriaren 7aren ondoren, ulertu zuen maitasuna dela min handi horri eman dakiokeen erantzun bakarra, eta inguruko guztiak maitatzeko konpromisoa hartu zuen, batez ere entzuketaren bidez, bestea bihotzean hartu ahal izateko. Maitasunez eta umiltasunez entzun, eta besteak esan behar duena ulertu, arabiarra edo judua izan. Horrela, lankide gehienekin, hain egon dira elkarri irekiak, askatasunez hitz egin dezaketela egoeraz, eta horrek adorea eman die beste lankide batzuei beren beldurrak eta minak adierazteko, taldea batua mantenduz eta bakean jarraituz.[2].
Asko dira errenditzen ez diren komunitate zaurituen istorioak, egunez egun, guztia partekatzearen elkarrekikotasuna biziz, gorrotoak azken hitza ezin duela izan sinesteko indarra aurkitzen dutenak.Nahiz eta ez gu izan gure konpromisoaren fruituak ikusiko ditugunak, altxatzen garen bakoitzean “gizaki berriak” osatzen lagunduko dugu, izan ere —Bonhoefferrek hil baino lehentxeago kartzelatik zioen bezala—: «Arduraduna denarentzat, azken galdera ez da nola egingo dudan aurrera heroikoki kontu honetan, baizik eta: zein izan ahalko da datorren belaunaldiaren bizitza?».
[1] “"Berrabiarazi" Gen Rosso
[2] Erlijioen arteko One Human Family kongresuan azaldutako esperientzia, 2024ko ekainean, Castelgandolfon (Italia)