
Mariapolisa, oso hitz gogorarazlea da ezagutu ahal izan duten pertsona gehienentzat, bai aldi baterako formatuan, edota formatu iraunkorrean ere.
Mariapolisa senidetasuna gizartea berritzeko bide gisa esperimentatzeko bizikidetza-gune bat izan nahi du, gaurko erronkei eta pertsona orok nahi duen zoriontasuna bilatzeari erantzuna emateko bide gisa.
Fokolarien Mugimenduak 1950eko hamarkadatik antolatutako ekimena da, lehenengoa Dolomita mendietan (Italiako iparraldea) egin zenetik. Harrezkero mundu osora hedatzen joan dira. Gure lurraldeetara heldu zen lehenengoa Solsona (Lleida) izan zen 1964. Urteko maiztasuna izan ohi dute, batzuetan nazionala, nazioartekoa eta beste batzuetan tokikoa.
Helburua da, egun batzuez, hiri txiki bat eraikitzea, gizarte-klase anitzenetako pertsonek osatua, ideia, erlijio-konbikzio ezberdinekin edo ez; familiak, gazteak, haurrak... elkarrekin bizi diren lege bakar baten pean, maitasunarena, desberdintasun guztiak gainditzen dituena. Mariapolis iraunkorretan, Loppiano bezala, jendea horrela bizi da urteko egun guztietan. Bertan, hainbat gai lantzen dira tailer, mahai-inguru edo aisialdi ekitaldien bidez. Guztia elkarrizketa ireki eta sakon batean oinarrituta, aurreiritzirik gabe, errespetu, elkartasun eta bestearen balioa aitortzeko giroan. Familia giroa sortzen laguntzen duten txangoak eta arratsalde dibertigarriak ere eskaintzen dira.