2024an, Kataluniako gazte batzuek kina solidario bat antolatzea erabaki genuen (Gironako ohiko bingo-mota bat), Valentziako danaren kaltetuei dirua emateko. Arrakasta handia eta parte-hartzea handia izan zenez, aurten esperientzia errepikatzea erabaki genuen.
Baina... zertara bideratu oraingoan?
Munduak dituen krisi eta behar ugarien jakitun, denok adostu genuen 2025eko kina Ekialde Hurbileko gatazkari eskainiko geniola. Hala ere, Gaza urrun dago, eta gaia askotan eztabaidatzen den arren, konturatu ginen egoeraren ezagutza sakona falta zitzaigula.
Lanean hasi bezain pronto konturatu ginen ez zela aurreko urtekoa bezain erraza izango. Galdera ugari sortu ziren: Nola bideratu hain polarizatua dagoen gai bat? Aurreko edizioan bezainbeste diru bilduko al genuke, jakinda agian ez zirela denak ados egongo gure jarrerarekin? Gatazka humanitarioa ez ezik, politikoa ere badena jorratuko al genukeen, neutralak izanda? Nola erakutsi hain errealitate gogorra koherentziarik galdu gabe?
Eta garrantzitsuena, nola antolatu kina gure artean elkarturik egotea lortzen ez bagenuen?
Zoom-en bileretan zalantza batzuk argitzen saiatu ginen, baina kina ospatu baino astebete lehenago hasi ginen erantzunak bilatzen. Gurekin senidetasun unibertsalaren alde bizitzeko nahia partekatzen duten Palestina eta Jordaniako hainbat gazte ezagutzeko aukera izan genuen. Euren esperientzia kontatu ziguten, eta nola bizi diren egunez egun gerraren erdian.
Lehen aldiz aurpegia, ahotsa eta izena jarri ahal izan genien Interneten ikusten ditugun baina normalean azkar kontsumitzen ditugun hainbeste albisteei. Sakonki hunkitu gintuen nola, beren samina gorabehera, gazte hauek gorrotorik gabeko justiziaren bila dabiltzan, elkartasun keinu bakoitzagatik, txikia izanagatik ere, itxaropen, bake nahi eta esker oneko mezua helaraziz.

Bultzada horri esker, kina eguna zirraragarria izan zen: saskiak, txokolate beroa, LERROA! oihuak eta, sakonetik, tragedia hau laster amaitzeko desio handia.
Guztira ia 7.000€ bildu genituen, eta Igino Giordani Fundazioari eta Caritasi eman genizkien oso-osorik, haiek erabiliko baitituzte Libanon eta Gazan aterpea, elikagaiak, edateko ura, higiene-kitak eta osasun-laguntza eskaintzeko.
Eskerrik asko elkartasuna errealitate bihurtzeagatik.



