
1995etik urtero bezala, maiatzaren 1etik 7ra, ospatuko da Mundu Batuaren Astea 2025 (UWW 2025).Ekintza hau Mundu Batuaren Proiektua ren barruan sartzen da eta sustatzailea da New Humanity GKEa. Mundu osoan senidetasuna, batasuna eta bakea pertsonen eta herrien artean zabaltzen lagunduko duten ekintzen eta ekimenen laborategi eta erakusketa globala izatea du helburu.
Aurtengo edizioaren leloa hauxe da: «Besarkatu gizateria. Piztu aldaketa!»Tokian tokiko ekintza ugariren bitartez erakutsi nahi da, gure munduak aurrean dituen erronka izugarriak gorabehera, badaudela martxan bake eta senidetasun ekimen ugari.
UWW 2025en web orrian egingo diren ekitaldiei buruzko informazio zabalagoa aurki daiteke, eta bereziki garrantzitsuak maiatzaren 1ean «Primo Maggio» delakoa Loppianon (Italia), maiatzaren 3an, Pace Got Talent eta maiatzaren 2an Mediterranean Sparkchangers.

Nabarmentzekoa da, halaber, aurten ospatuko dela ekitaldi honen 20. urteurrena: «Run4Unity», maiatzaren 4an egingo dena. Enblematikoa den bakearen aldeko mundu mailako lasterketa honetan, etnia, kultura eta erlijio desberdinetako milaka gazte, nerabe eta heldu biltzen dira, eta, elkarrekin, ordu-eremu batetik bestera igarotzen dute testigua, munduari erakusteko aniztasunaren harmoniarekiko eta batasunarekiko duten konpromisoa.