"Bihotza" da nukleorik barnekoena eta benetakoena, pertsonaren gune bateratzailea, bizi den guztiari zentzua ematen diona, existentzia gidatzen duten desio eta bizi-aukeren lekua; zintzotasunaren lekua da, engainatu eta disimulatu ezin den lekua. Normalean, benetako asmoak adierazten ditu, benetan pentsatzen, sinesten eta nahi dena.
Ideia honek geure buruari galdetzera gonbidatzen gaitu: Zein da niretzat garrantzitsuena den errealitatea? Non jartzen dut nire itxaropena, nire energia, nire bizitza, nire bihotza? Erantzunak ñabardura desberdinak har ditzake, hala nola maitasuna, oparia, besteekiko harremanak, baina baita egoera ekonomikoa, ospea, arrakasta, boterea edo norberaren segurtasuna ere.
Benetako askatasuna bihotzetik abiatzen da batez ere. Materialak besterik ez diren ondasunak, metatzen diren bezala, desagertu ere egin daitezke bizitzaren gorabeheren ondorioz. Horiekiko atxikimendurik ez izateak gizartearenganako eguneroko lana eta ahaleginak konpromiso gardenago batekin bizitzen lagun diezaguke, kezka, ezinegona eta biharko beldurra gaindituz.
«Gaur egun —dio Frantzisko aita santuak— dena erosten eta ordaintzen da, eta badirudi duintasunaren zentzua diruaren boterearekin lortzen diren gauzen menpe dagoela. Metatzera, kontsumitzera eta geure burua distraitzera bultzatzen gaituzte, gure berehalako beharretatik harago begiratzen uzten ez digun sistema degradatzaile baten preso.»[1].
Esperientziak esaten digu beharrezkoa dela etengabe benetako bizitzara itzultzea, hori baita konpromisoa hartzeko "inbertsiorik" onena. Geure buruarengan pentsatu beharrean besteengan pentsatuz, horrela benetako askatasuna sentituz.
Erich Fromm filosofo eta humanistak gogorarazten digu hau dioenean: "Ematea boterearen adierazpen gorena da. Emateko ekintzan bertan, nire indarra, nire aberastasuna, nire boterea bizitzen ditut. Bizitasun eta botere handiago honen esperientziak poz betetzen nau."[2].
Galde diezaiogun geure buruari ekintza bakoitzaren aurretik: Zein da hau egitera bultzatzen nauen motiboa? Eta gure asmoa birbideratu behar dugula ikusten badugu, egin dezagun erabakitasunez. Gure bihotzak lotura eta baldintzapenetatik askatuta ikusiko ditugu.
[1] Frantzisko Aita Santua "Dilexit Nos" 218. zk.
[2] Erich Fromm The Art of Loving (1956)