Bizi dugun garai honetan tentsioak, gatazkak eta gorroto mezuak biderkatu egiten direla dirudi: sare sozialetan, lanean, politikan, baita familietan ere. Mundu mailan ere gatazka armatuek duela hamarkada batzuetatik ikusten ez genituen zifrak lortzen dituzte. Honek guztiak gogorarazten digu bakea ez dagoela inoiz bermatuta, egunero eraiki behar dela baizik.
Errealitate horren aurrean, Chiara Lubichek 2004an esandako hitzak gaurko ere badira:
«Herri eta pertsona orok du bakerako, elkartasunerako eta batasunerako irrika sakona. Baina ahaleginak eta borondate ona gorabehera, milaka urteko historiaren ondoren, ez gara gai bake egonkor eta iraunkorrari eusteko. (…) bakea ez baita bakarrik gerrarik, borrokarik, zatiketarik eta traumarik eza». Benetako bakea «bizitzaren eta pozaren betetasuna da, pertsonaren salbazio integrala da, askatasuna da, justizia eta senidetasuna da herri guztien arteko maitasunean».
Bakearen alde lan egiteak ekintzan jartzea eskatzen du, iniziatiba hartzea, batzuetan sormenez.
Gutako bakoitza ere “bake artisaua” izan daiteke: eguneroko gauza txikietan eta baita handietan ere, konkordia eta elkarlana sustatzen duten ekimen globalekin bat eginez.
Proiektu hau, Living Peace[1], bakearen alde zerbait egiteko gogo pertsonala izatetik bakerako hezkuntza programa batean bihurtu da. Gaur egun, 2.600 ikastetxe eta talde baino gehiagok egiten dute bat proiektuarekin, eta bost kontinenteetako bi milioi haur, gazte eta helduk baino gehiagok hartzen dute parte ekimenetan. Horien artean «bakearen dadoa» dago, bake-harremanak eraikitzen laguntzen duten esaldiak dituena eta bakoitzak praktikan jartzen saiatzen duena.
Berriki, webinar honetan "Barkamena eta bakea: erabaki zailen ausardia"[2]agerian jarri zen bakearen artisauak izateko barkamenak eta adiskidetzeak duten garrantzia, hautsitako hura berreraikiz.
Azkenik, beste adibide bat da Rondine metodoa[3]etsaiaren logikatik ateratzeko laborategi irekia. Israeldarrek eta palestinarrek, serbiarrek eta bosniarrek, armeniarrek eta azeriarrek, baina baita maliarrek, nigeriarrek eta kolonbiarrek ere, eta azkenaldian errusiarrek eta ukrainarrek, bide bideragarriak eraiki dituzte gorrotoak suntsitutako harremanak konpontzeko eta bakearen aldeko lotura sendoak eraikitzeko. Hogeita hamar urte hauetan Bakearen Herrixkara, Arezzoren atarian dagoen Erdi Aroko herri txikira, hurbildu diren gazte guztien artean, gaur egun politikariak, enbaxadoreak, enpresariak, lider gazteak aurkitzen ditugu, beren bizitza gatazka mingarri horien zauriak sendatzearen zerbitzura jartzen dutenak, harreman baketsuak eta garapena uztartzen dituen etorkizun baten oinarriak ezarriz. Ideia hau bizitzeko, gauden tokian bakea ereitea proposatzen dugu, bakerako urrats bakoitzak gizakoiago egiten gaituelako eta gizarte osoa justiziaz eta senidetasunez beteriko zeruertzera hurbiltzen duelako.
[1] http://livingpeaceinternational.org
[2] https://www.youtube.com/watch?v=F5zkU3b6H3o&t=2008s
[3] https://rondine.org/en/who-we-are/.